Erandioko nagusien beharrizan eta nahiak identifikatzeko helburuagaz, behatoki bat sortuko du Udalak. "Horregaz pertsona nagusien soziabilitatea eta ekintzak hobetzea bilatzen dugu", adierazi du Aitziber Oliban alkateak; gaineratu duenez, egungo pandemia egoerak are beharrezkoagoa egiten du zerbitzu hori martxan jartzea.
Maite Perez Bilbao Gizarte Ekintza eta Garapenerako Lankidetza ordezkariak zehaztu du herrian dauden 60 urtetik gorako 7.200 herritarrakaz harremanetan jarriko direla. Horiek dituzten beharrizanak ezagutu eta aisialdirako jarduera-programak antolatuko dituzte. Udal-ordezkariek azpimarratu dute helburua dela bizitza aktiboagoa gura duten pertsonei ekintzak eskaintzea; isolamendua eta bakardade arriskuak saihestea, hain zuzen ere.
Era berean, udalerrian boluntariotza-sarea osatzezko prest dauden pertsonak ere identifikatu gura dituzte, adineko pertsonei laguntza eta akonpainamendua egiteko.