Erandioko Udalak prozesu parte hartzaile berri bat abiatu du, Karl Marx kaleko auzokideek hori oinezkoentzat nola jarriko duten erabaki dezaten. Horretarako, Udalak galdetegi bat bidaliko die proiektu ezberdinakaz.
Aitziber Oliban alkateak aukera ezberdinak daudela azaldu du: kotxerik gabekoa guztiz, partziala, asteburuetan edo ordu batzuetan bakarrik... "Horrela, 2019-2023 Aginte Planagaz jarraitzen dugu gune urbano irisgarriagoak sortzen", azpimarratu du.