Erandioko Kukularra lotunean trafikoaren txirikordatzea saihesteko lanek bi errei gehituko dizkiote Arrontegiko eta Txorierriko korridorearen lotuneari. Adar hori Avanzada eta Txorierriren loturaren azpitik igaroko da 25 metroko tunel batetik. Obra konplexu horiek 2021eko udagoienean amaitzea aurreikusi dute.
Imanol Pradales Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak azaldu du horiek zehaztasun handia behar dutela, oso konplexuak direlako. Gogoratu du Kukularrako bigarren faseko obrak 2019ko urrian hasi zirela, eta uneoro zirkulaziorako erreien kopurua murriztu gabe aritu direla. Gaineratu duenez, trafikoa are gehiago arintzeko Avanzadatik puntu horretara doan errepidean ere bigarren errei bat eraikitzen ari dira.