Aste Santuko oporretan gazteentzako hainbat motatako jarduerak antolatu ditu Erandioko Udalak. 5 eta 12 urte adin-tartekoek arrauna, dantzak, atletismoa eskalada, sokatira eta muralak egingo dituzte. Nagusiagoak direnentzako, 13 eta 18 urte dituztenentzako, aldiz, auzolan ekintza bereziak prestatu dituzte. Besteak beste, landuko dituzte kirola, ingurumena eta ondasunaren inguruko gaiak; bai euskaraz eta baita ingelesez ere. Izen-ematea martxoaren 21a arte egongo da zabalik Udaleko webgunean.