Udala egokitzapen plan bat ari da lantzen, Erandion aldaketa klimatikoak eragin ditzakeen ondorioak aztertzeko. Prozesu horretan, lehendabizi, gaur egungo egoera aztertuko dute, gerora, adituek bere iritzia emango dute, eta, azkenik, egin beharreko ekintzak ezarriko dituzte.
Zentzu horretan EAEn ditugun mehatxu nagusiak muturreko gertaera klimatikoakaz zerikusi dutenak dira; horien artean daude itsas-mailaren igoera, ekaitzak eta beroaldiak. Erandion itsasaldiak dira bereziki inpaktu handien duten fenomenoetako bat.
Udala jarraitzen ari den Eusko Jaurlaritzak ezarritako ibilbidearen arabera, klima aldaketarako planek aintzakotzat hartu behar dituzten bi dimentsio daude: alde batetik, hori eragiten duten eragileak gutxitzea beroketa-globala moteltzeko, eta, bestetik, egon daitezkeen ondorioetara egokitzapena. Ildo horretan, Udala lantzen ari den plan horretan herriko aspektu sozioekonomiko, urbanistiko eta kulturalak aztertuko dituzte, plan horretara egokitzeko.