Zapatuan, hilaren 13an, Astrabuduko karpan egin zuten Putxera Solidarioan sukaldariek beren lapikoak eta sukalde-trebetasunak baliabide urriko familien esku jarri dituzte. Takolos irrati-klubak antolatzen duen 12. Putxera Solidarioaren emaitzagaz oso pozik daudela azaldu du Jon Fano klubeko kideak: "Bizi ditugun baldintzetan ekitaldia egitea suerte bat izan da, eta oso pozik gaude izandako emaitzagaz". Gaineratu du Bizkaiko hainbat herritako 19 sukaldari batu direla zapatuan; guztira, hainbat lehiaketatan lortutako 50 txapela-irabazle batu direla nabarmendu du.
Prestatutako indabak 380 errazioetan banatu zituzten, gero Aunar Elkarteak baliabide urriko familien artean emateko. Horrek, tupper solidarioa ekimenaren bitartez, Bizkaian gehien behar duten 300 pertsonentzako jatekoa banatzen du egunero.