Erandioko Bekoetxe auzoan, goizeko 11:30ean, gertatu zen lapurreta. Iturriek adierazi dute, eguaztenean, ertzainek 24 eta 25 urteko pertsona bi atxilotu zituztela. Antza denez, inguruotako enpresa batean 5.000 euroko balioa duten bobinak ostu eta alde egitera zihoazen momentuan harrapatu zituzten.
Enpresako segurtasun-langileek eman zuten abisua, hiru bidaiari zituen furgoneta bat enpresaren esparruan sartu eta kobrezko hiru bobina ibilgailuan kargatzen hasi zirenean. Beharginek hesia itxi eta ustezko lapurrak atxiki zituzten, agenteak bertaratu ziren arte.