Erandioko Asuaran industriaguean aurkitu eta kendu duten estelak Alemania naziko hiru pilotu omentzen ditu. Hain zuzen ere, Gerra Zibilean Bizkaiko hainbat herri bonbardatu zituen Condor Legioko pilotuak ziren, eta monolitoak adierazten duen bezala, 1937ko apirilaren 18an hil ziren.
Adrian Busto Kultura zinegotziak adierazi du ez dakitela zergatik zegoen hor; izan ere, monolitoak pilotu horiek Bilboko lantegi bat bonbardatu ostean hil ziren, Galdakaon. Kontatu duenez, eraso zuten lantegian babesa hartu zuten 100 pertsona baino gehiago hil zituzten.
Erandioko udal-iturriek adierazi dute Alemania naziak Gerra Zibilean Euskadin parte hartu zuela frogatzeko gordeko dutela. Aldi berean, azpimarratu dute publikorik gabe eta pilotuak omentzeko inolako helbururik gabe egin duten ekintza dela.
Monolitoa erakusgai jarriko dute, horren nondik norakoak azaltzeko eta Erandioko Gerra Zibileko bonbardaketen biktimak oroitezko. Domekan, apirilaren 18an, izango da, 12:00etan, Altzagan; hurrengoan, aldiz, apirilaren 25ean, Astrabuduan ere ikusi ahalko da.