Simplicissimus, Patxo Telleriak idatzitako umorezko kabareta da, musikala eta euskaraz, non puntako euskal eszenako aktoreek (Getari Etxegarai, Olatz Ganboa, Patxo Telleria eta Adrian Garcia de los Ojos) dantzatu, abestu eta XX mendeko gerra arteko alemaniar komiko ezagunak (Finck, Gerron eta Grunbaum) gorpuzten dituzten.
Hitz egin al daiteke umorearen mugei buruz umorea erabili gabe? Hitz egin ote daiteke historiako drama latzez, dramara jo gabe? Simplicissimus-ek ausardiaz batzen ditu bi errealitate horiek, XXI mendeko kabaret bat eskeiniz, non barre eta negar egin eta jarrera hartzen dugun gertatu diren, gertatzen ari diren eta gertatuko diren dramei buruz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!