Gazte bat hil da Erandion auto istripu batean

Erredakzioa 2021ko api. 26a, 14:25

SOS DEIAK

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Sailak jakinarazi duenez, 27 urteko gazte bat hil zen zapatuan Erandion, 21:45ak aldera, gidatzen ari zen furgonetagaz ezponda batetik behera erorita. Hildakoa zen ibilgailuan zihoan lagun bakarra, eta bertan hil zen.

Telleribarri-Ibarrondo errepidean gertatu zen ezbeharra, Akarlanda eta Erandiogoikoa auzoak lotzen dituen bidean. Ibilgailua ezponda batetik behera erori zen. Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira, baina, iturriek azaldu dutenez, furgoneta bidetik irten eta hainbat itzulipurdi eman zituen. Hurbil zeuden berotegi batzuetatik gertu geratu zen autoa, buruz behera. Ertzaintza iritsi orduko hilda zegoen gidaria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun