Bizkaiko Foru Aldundiak bertako basoetako espezie autoktonoak ezagutzera emateko ibilbide didaktikoa sortuko du Erandioko Akarlandako atsedengunean. Bertan, Bizkaiko landaredi autoktonoko sistema birsortuko dute, pagoak, haritzak, arteak eta sahaskiak landatuz, besteak beste. Horregaz, Aldundiak gure inguruetako baso-ondarea ezagutzera eman gura die bisitariei. Egitasmoa Bizkaia Egiten estrategian kokatzen da, ondarea bildu eta herritarren artea zabaltzeko, hain zuzen ere.
Ibilbidea modu zirkularrean diseinatu dute, Martintxunen abiapuntu eta amaieragaz; horrela, bisitaldiari amaiera emateko, baso-espezie batzuen laborantza-modua erakutsiko zaie bertaratzen direnei. Urte-sasoiaren arabera, mintegiaren berezko jarduera nagusien tailerra egingo dute (ereitea, aldaxkatzea, inausketa, transplantea...). Baina hori ibilbide didaktiko honek zeharkatzen dituen 1.560 metroak igaro ondoren izango da.