Erandioko Mugimendu Feministak aurreko asteburuan gertatutako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean. "Hau ez da gure bakea" lemapean, dozenaka herritarrek erasoa gaitzetsi zuten Josu Murueta Plazan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!