2021/06/11 17:30ean

Irteerak eta txangoak

San Bernabera irteera zabortegiaren egoera ezagutzeko

San Bernabera irteera zabortegiaren egoera ezagutzeko
Erandioko Carrefourren, Erandio
Bidezain SL enpresak Artxandako zabortegia berriro ireki nahi du. Zabortegi honek, Bilboko lurretan kokatuta egon arren, ondorioak izan litzake Sondikan eta Erandion ere; Erandioren kasuan Asua ibaiaren kutsadura handituko litzatekeelako.
Zabortegi hau berrirekitzearen ondorioak lehen eskutik ezagutzeko EHBilduk irteera bat antolatu du San Bernabera, ekainaren 11n, hiru tokitatik abiatuta: Deustu, Sondika eta Erandiotik. Behin hara helduta Mikel Otero EHBilduren parlamentariak, eta Ekologistak Martxan-eko kide batek egoeraren berri zehatza emango dute.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun