2021eko udako kultur egitarauak

Erandioko Udalak eta jai batzordeek udarako kultur-ekintzak antolatzea adostu dute

Ander Zarraga 2021ko uzt. 6a, 10:08

Auzoetako jai-batzordeek osasun-neurriek baldintzatutako jaiak antolatuko dituzte aurten.

Jendetzarik eta berbenarik gabeko jaiak antolatuko dituzte Erandioko Udalak eta udalerriko auzo ezberdinetako jai batzordeek. Iragarri dutenez, kultura eta aisialdirako jarduerak egingo dira, pandemiaren osasun-egoeraren eta murrizketen arabera.

Erandiok osasun-egoerak baimentzen duen moduko jaietako programazioa izango du aurten. Horrela adostu dute Udalak eta auzoetako jai batzordeek, baina argi utzi dute ez dela txupinazo jendetsurik ezta berbenarik egongo.

Aitzitik, jolas-jarduerak eta kultura ekitaldiak antolatuko dituzte, beti ere edukiera kontrolatuagaz, eta COVID-19aren aurkako neurriak betetzeko baldintzagaz. Azaldu dutenez, aurreikuspenek ez dute geiahiago egiteko aukerarik ematen, "errealitatea oso aldakorra baita". Hori dela eta, uztailean, abuztuan eta irailean egingo dituzte ekintzak zabaltzen joango dira, horiek egiteko egoerak hala bermatzen duen heinean.

Hona hemen orain arte prestatutako ekintzen egitaraua:

  • Uztailak 10, zapatua: San Kristobal eguna, jaieguna Goierrin.
    • 22:00etan, Zinea kalean: Terra Willy, Irailaren 23a plazan.
  • Uztailak 11, domeka
    • 22:00etan, Tributo a Mª Dolores Pradera, Josu Murueta plazan.
  • Uztailak 16, barikua
    • 22:00etan Les Tambour de Feu, Irailaren 23a plazan.
  • Uztailak 17, zapatua
    • 22:00etan, zinea kalean: Padre no hay mas que uno Irailaren 23a plazan.
  • Uztailak 24, zapatua
    • 22:00etan, zinea kalean: Pokemon. Picachu detektibea, Euskadi plazan.
  • Abuztuak 10, martitzena: San Lorentzo, jaieguna Astrabuduan.
  • Abuztuak 15, domeka: Andra Mari eguna, jaieguna Erandiogoikoan.
  • Abuztuak 17, martitzena
    • Santimami, jaieguna Satimamin.
  • Abuztuak 28, zapatua: San Agustin, jaieguna Altzagan.
  • Irailak 4, zapatua: Enekuri, jaieguna Enekurin.
  • Irailak 11, zapatua
    • 21:30ean, zinea kalean: Hook, Josu Murueta plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun