Astrabuduko San Lorentzo jaiak bihar, abuztuaren 10ean, bukatuko diren arren, umeek barraketaz gozatzeko aukera izango dute beste egun bitan. Hala, Bilboko Kontsulatua kalean jarri dituzten bost jolasak abuztuaren 12ra arte mantenduko dituzte, eta azken eguna "umeentzako eguna" izango denez sarrera bakoitzak 1,5 euroko prezioa izango du. Erandioko Udalak nabarmendu duenez, osasun-neurriak bermatzeko helburuagaz barrakak perimetratta dagoen esparruan mantendu eta bidaia bakoitzaren ondoren atrakzioak desinfektatuko dituztela.
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.