Gasolino Rock&Ria jaialdiaren antolatzaileek azpimarratu dutenez, herri-mugimenduan oinarritutako jaialdia izango da. Hala, Erandioko Auzokideok elkartearen, Gasolinoko Boteros La Ria enpresaren eta udalerriko musika-taldeen eskuzabaltasunari eta parte-hartzeari esker antolatzen ari dira jaialdia.
Besteak beste, El Tren de la Bruja, Turbofuckers,Lion Heart, Ectoplasmas eta Bandidos taldeen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da urriaren 9an, 18:00etatik aurrera. Gainera, emanaldiak itsasadarreko uretatik ikusteko aukera ere eskainiko dute gasolinotik. Bestalde, ekitaldia laguntzeko zozketak eta kamisetak ere salduko dituztela jakinarazi dute.Azaldu dutenez, ekimen horrek bilatzen du gasolinoa Erandioko kultur jardueretarako plataforma gisa proposatzea; izan ere, hainbat motatako aukerak eskaintzen dituela nabarmendu dute. "Ekitaldian gure gasolinari
eustea aldarrikatuko dugu, eta uste osoa daukagu ekitaldiak Ondare Historiko gisa mantentzeko eta kontserbatzeko borrokari lagunduko diola, plataforma kultural eta musikal gisa erabiltzeko aukera horiek irekiz", azaldu dute antolatzaileek.
Etorkizunerako, Erandioko Rap eta Hip Hop doinuak batuko dituen Gasolino Rap&Ria jaialdia ere antolatzeko aukera ikertzen ari direla jakinarazi dute antolatzaileek.