Gauza batzuk, baina, berdin mantendu dira: Plentziako trenak martxan darrai, izena aldatu badiote ere, El Correo goizero Bizkaiko kioskoetara ailegatzen da, poliziak grebalariak jipoitzen ditu eta Erandiok Espainiako udalerri kutsatuenetarikoa izaten jarraitzen du. Bai, Erandioko herritarrek kutsadura salatzeko kaleak hartu zituztela 52 urte betetzen diren honetan, ikerketa berri batek berriro azpimarratu ditu erandioztarrek sufritzen dituzten kutsadura-maila kezkagarriak, Madril eta Bartzelonaren kutsadura-mailak ere gaindituz.
Egia da, gaur, agian, arropa lasai eskegi dezaketela, baina Altzaga eta Astrabuduko auzokideek egunero arnasten dituzten sustantzia kaltegarriek eragina izaten jarraitzen dutela, euren bizi itxaropena laburtuz.
Horregatik da hain garrantzitsua 52 urteren ostean, Josu eta Anton gogoan izatea. Espero dezagun haien memoria beste 52 urtez piztuta mantentzea.