Arimen Gaua ospatzeko hainbat ekintza prestatu dituzte Erandiogoikoan

Erredakzioa 2021ko urr. 27a, 17:15

Erandiogoikoan gau beldurgarri batez gozatzeko hainbat ekintza prestatu dituzte bertako auzo-elkarteek eta Erandioko Udalak. 11:00etatik abiatuta, ekintzak prestatu dituzte egun osoan zehar, hala nola Kalabaza lehiaketa, ginkana beldurgarriak eta haziak biltzeko irteera. Musikarik ez da faltako gaztetxoek ederto pasa dezaten urriaren 31ko gauean. Kalabaza lehiaketan eta ginkanan parte hartzeko 623 411 653 telefonoa ahalbidetu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun