Fabio Morenoren omenezko ekitaldia egingo dute Erandion, bere hilketaren 30. urteurrenean

Ander Zarraga 2021ko urr. 29a, 09:40

Erandioko Udalak Fabio Moreno omentzeko ekitaldia egingo du azaroaren 6an, 12:00etan, Irailaren 23a plazan. Horren aurretik, azaroaren 3an, Memoriaren eta Bakearen Elizbarrutiko Taldeak Caminos de reconciliación en Erandio hitzaldia antolatuko du.

Erandioko Udaleko osoko bilkurak Fabio Moreno omentzeko ekitaldi bat egitea erabaki du; Irailaren 23a plazan egingo dute, azaroaren 6an, zapatuan, 12:00etan. Izan ere, azaroaren 7an, 30 urte beteko dira Fabio Moreno hil zela, ETAk Fabioren aita zen Antonio Moreno guardia zibilaren aurka egindako atentatu batean.

Era berean, azaroaren 3an, Memoriaren eta Bakearen Elizbarrutiko Taldeak Caminos de reconciliación en Erandio hitzaldia antolatuko du; ekitaldia Gaztetxokoan izango da 19:00etan.

Horretaz gain, azaroaren 13ra arte Bizitzeko Eskubidea Urratzearen Biktimak izeneko erakusketa egongo da ikusgai Erandioko udaletxe azpian, azaroaren 6tik aurrera. Bestalde, azaroaren 11n, mahai-ingurua egongo da biktimen partaidetzagaz; gaztetxokoan izango da 19:00etan.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun