Duela urtebete, Lan Ikuskaritzak egindako ikerketa baten ondorioztatu zen Gestamp enpresak Erandion duen lantokian langileen lagapen irregularra gertatzen ari zela. Lantoki horretan bi sozietate daude: GTE eta GTO. Salatu dutenez, azken horretako 50 langile inguruk beste enpresakoek baino askozaz ere lan-baldintza okerragoak omen dituzte, nahiz eta lan bera lantoki berean egin. Lan Ikuskaritzak hori irregularra zela atzeman zuen, hain zuzen ere.
ELA sindikatuko ordezkariak azaldu duenez, Gestamp-ek ez du egoera arautzeko inongo asmorik erakutsi, eta, gainera, langileak egoera prekarioan eta Aldi Baterako Enplegua Erregulatzeko Espedientearen (ABLEE) daude. "Egoera jasanezina da GTO-ko beharginentzat eta Gestamp taldearen baitan bigarren mailako langile direla sentitzen dute", adierazi dute sindikatutik.
Gaineratu dute epaitegietara jo dutela lagapen irregularren ondorioak salatzeko, baita ABLEE baliogabe uzteko eskatzeko ere. Bien bitartean, egoera salatzeko bilkura egin dute Gestamp taldeak Derion dituen bulegoen atarian.