2022/02/20 19:00etan

Antzerkia

Antzerkia: "Salaketa"

Antzerkia: "Salaketa"
Josu Murueta kultur etxea, Erandio

Salaketa antzezlan laburrak Bilboko Pabellon 6ren 2021eko Teatro Arineko Jardunaldien Kriselu saria jaso du, aurten erakutsi diren antzezlanen artean, euskarazko antzezlan onenari emandako saria, alegia. Bestetik, Mikel Martinezek eta Gaizka Chamizok Aktore Onenen saria jaso dute baita ere.

Goiatz Lanbandibarrek idatzia, Mikel Martinezek zuzendua eta Mikel bera eta Gaizka Chamizo aktore lanetan aritzen direla, 2019ko CAFE BAR BILBAO Teatro Laburreko saria jaso zuen baita ere, euskarazko antzezlanen alorrean.

Sari honen harira, CAFE BAR BILBAO eta TARTEAN TEATROA-ren laguntza jaso du testutik eszenara eramateko orduan.

Goiatz Labandibar egilearen hitzetan, Salaketa antzezlanak “asko du absurdotik. Abiapuntua bera, nahiko absurdoa da: pertsona bat salaketa bat jartzera doa igarle batek esan ziona ez delako bete. Gidoi umoretsua sortu nahi nuen, ironiatik eta absurdotik asko  duena, gure buruari barre egiteko aukera emateko”. Kritikatik ere badu gidoiak bere egilearen arabera. “Gizarte honetan gauza batzuen inguruan nahiko zabalduak dauden usteak eta klitxeak ere azaleratzen dira. Sistema judizialari fedea edota jendeak zertan sinisten duen edo zertan sinetsi nahi” duenari kritika ageri baita. Egoera sinple honetatik abiatuta, salaketa jartzera joan denaren eta hari harrera egiten dion justizia administrazioko langilearen arteko elkarrizketa da gidoiak kontatzen duena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun