Utero legez, Erandioko Udaleko kontsumo-arloak jostailuen ikuskaritza kanpaina abiatu du. Horretarako, udalerriko hainbat establezimendutako produktuak ari dira aztertzen, segurtasun-neurriak eta etiketatzea behar bezala betetzen dutela baieztatzeko. Oscar Rios arloko ordezkariak adierazi duenez, kanpaina honegaz hasi zirenetik, etiketen hobekuntza "bikaina" izan da: 2005ean 171 jostailu immobilizatu zituzten, 2008an 533 eta aurten 18 baino ez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!