2022/01/03 19:30ean

Bestelakoak

Oliver & Liuba Magoak: "Erdi Aroko ipun magikoa"

Oliver & Liuba Magoak: "Erdi Aroko ipun magikoa"
Josu Murueta kultur etxea, Erandio

1385. urtean gaude, Baskoniako bazter urrun bateko plaza batean, non erregeren omenezko urteroko jaiak ospatzen baitira. Bertan, zenbait musika-emanaldi egingo dituzten artistak aurkezten joango da trobadore bat. Ikusiko ditugu suge-sorgintzaile bat, edabe-saltzaile bat, trilero-bikote bat, sorgin magiko bat, titiritero bat... bai eta dama baten eta zaldun baten arteko ihesbide-dueluan amaitzen diren sorpresa gehiago ere.

Sarrera: 3 euro

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun