Olentzerok eta Mari Domingik Erandio bisitatuko dute auzoz auzo

Ander Zarraga 2021ko abe. 21a, 14:26
Olentzero eta Mari Domingi Erandiogoikoan. © GOI-ALDE

Ume guztiengana heldu ahal izateko, Olentzerok eta Mari Domingik txanda bi egingo dituzte Erandioko auzoetatik, hala, abenduaren 23an Kukularra eta Erandiogoikoan egongo dira, eta 24an Altzagan eta Astrabuduan. Gainera, Gabonetan hainbat jarduera egingo dituzte Erandion, kontsultatu HIRUKAren agenda horien berri izateko.

Egitaraua:

Erandiogoikoa
Antolatzailea: Goi-Alde Dantza Taldea.

  • Abenduak 23, eguena:
    • 18:30ean, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira; ibilbidea: Egoitza-San Jose-Mentxakena-Elexalde.
    • 20:00etan, Xaibor disko festa.

Altzaga
Antolatzaileak: Gautxoriak eta Uztargi Dantzari Taldea.

  • Abenduak 24, barikua:
    • 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, Irailaren 23a plazatik abiatuta.

Astrabudua
Antolatzailea: Trabudu Dantzari Taldea
Laguntzailea: Iparraize Txistulari Taldea

  • Abenduak 24, barikua:
    • 17:30ean, Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria Ignacio Aldeko ikastetxetik.
    • 17:30ean, kalejira.
    • 18:30ean, dantza, txistu eta albokak Mendiguren plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun