Aste-akabuan jazotako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute Erandion

Ander Zarraga 2022ko urt. 10a, 15:48
Eraso bat salatzeko kontzentrazioa Erandion. © ERANDIOKO MUGIMENDU FEMINISTA

Erandioko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egingo du gaur, aste-akabuan gizon batek bere bikotekidea jipoitu duela salatzeko. Erandioko metroko plazan elkartuko dira 19:00etan, gertaera salatu eta biktimari elkartasuna adierazteko. "Sistema patriarkalak etxeak gune ez-seguruak bihurtzen dituen bitartean, guztion ardura eta erantzukizuna da indarkeria matxista geldiaraztea", aldarrikatu dute elkarretarazteko deialdian, eta, gaineratu dutenez, "nazkatuta" daude instituzio eta erakunde publikoen inefikaziagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun