2022/01/23 19:00etan

Antzerkia

Antzerkia: "Gu Primer!"

Antzerkia: "Gu Primer!"
Josu Murueta kultur etxea, Erandio

Inazio eta Ramon “Parisen” bizi dira, Artistaren Etxean. Bertan lanean hasi berri den Nereak, “programa” bat prestatu du gure bi lagunentzat: kontzertu sorta eskainiko dute non bere errepertorio eta bizipenak kantu-kontatuko baitituzte. Gaurkoan balentria handi baten berri emango dute; ez amerikarrak, ez errusiarrak, bi euskaldun izan ziren ilargira iristen lehenak. Gi Primer!

Zuzendaritza: Asier Sota.
Testua: Egoitz Lasa eta RAmon Agirre.
Antzezleak: Inazio Tolosa, Ramon Agirre, Nerea Gorriti.
Iraupena: 70’.
Sarrera: 3 euro

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun