2022/01/29 20:00etan

Antzerkia

Antzerkia: "Fake tranpantojo"

Antzerkia: "Fake tranpantojo"
Josu Murueta kultur etxea, Erandio

Gabon Zahar gaua da. Lucía eta Celia, ahizpak; Xabier, Celiaren senarra; Pablo, Lucíaren semea; eta Uxue, bere lehengusina; denak, gelditzen zaien bizitza osoaren lehen eguna dela ospatzen ari dira. Baina ospakizun hau begiari tranpa bat baino ez da. Amama, benetako kanpaien aurretik ohera eramateko plantak egiten ari baitira. Baina behin amama lo dagoela, guztiak benetan diren bezala joka dezakete. Eta momentu hortan bertan hasten dira arazoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun