Lan-baldintzak txartuz erantzun digute, zaintza lanetan ari diren emakume-gizonen lana baloratzeko, baldintzak hobetzeko eta soldatak igotzeko gure eskariari. Langileak hamar egunez ordezkatzeak dakarren gastua aurrezteari eman dio alkateak lehentasuna: etxeko laguntzaileak etxe bakoitzean egiten duen denborari eguneko minutu pare bat kendu, etxekoek ez dutelako ezta nabaritu ere egingo... Eta hortxe daukagu aurrezpena!
Bost zerbitzutan 10 minutu aurreztuta, langileen eguneko lanaldia beste horrenbeste murriztu eta egun gehiago ateratzen da urtean lanerako, jakina. Kudeatzaile bikainak agintari hauek! Langileak ordu kopuru bera lan egingo du urteko, baina atseden egunak galduta. Eta, zer? Zer inporta langileak? Zenbat hitz potolo zaintzaileen lana goraipatzen, zaintzaileak zaindu beharraz!!! Zakurraren putza!