Erandion, hutsik eta jarduerarik gabe dauden lokalen kanpoaldeko egokitzapenagaz jarraitzen du Udalak, hirigunea negozioentzako erakargarriagoa egiteko asmoagaz. Horretarako, salmentan edo alokairuan dauden erabilerarik gabeko lokaletako erakusleihoetan edo pertsianetan biniloak jarri dituzte, merkataritza-jarduera simulatzen duten irudiakaz.
"Beharrezkoa da hirigunea harremanetarako gunetzat hartzea, merkataritza-jardueraren garapena elementu erabakigarria baita haren konfigurazioan. Aldi berean, udalerria osatzen duen egitura sozioekonomikoaren gakoetako bat da zonako estrategiak garatzea, biziberritu beharreko inguruneei balioa emanez eta merkataritza-fluxuak erakartzera bideratutako jarduerak eginez", azpimarratu du Aitziber Oliban Erandioko alkateak.