Altzagako merkatu zaharraren eraberritze-lanen azken faseagaz hasteagaz batera, erabilera anitzeko gune soziokultural berria forma hartzen doa. Besteak beste, beheko solairuan auditorio bat egingo dute; bertan, 180 pertsona sartuko dira eserita, eta beste 800 inguru zutik, leku-beharren arabera, eserlekuak batzeko aukera egongo baita. Eraikineko kanpoko estalki osoa ere berrituko dutela iragarri dute, eraikiaren estetika orokorragaz bat etorriz.
Goiko solairuan, antzinako harategien lekuan, 23 eta 15 metro koadroko musika-taldeentzako bi entsegu-areto eta erabilera anitzeko 73 metroko azalerako gela bat jarriko dituzte. Era berean, 45 metroko koadroko palko-gunea ere prestatuko duten bertan. Horretaz gain, 65 metroko azalera izango duen antzezleku bat ere eraikiko eta beharrezko azpiegiturakaz hornituko dute: bainugelak eta Foyer izeneko sarrera- eta harrera-gunea.
Horretaz gain, lanon bitartez, mugikortasun urriko pertsonentzako sarbideen eta guneen egokitzapenean eta abarren inguruko neurri guztiak hartu dituzte kontutan.
Eraikinaren atzeko aldean, Gaztetxokoa egokitu zuten aspaldi, daborduko martxan dagoen gazteentzako bi solairuko gunea dago bertan.