2022/02/27 19:00etan

Antzerkia

Antzerkia: "Alderray (pertsonaien ehiztaria)"

Antzerkia: "Alderray (pertsonaien ehiztaria)"
Josu Murueta kultur etxea, Erandio
Alderray pertsonaien ehiztaria da. Eta istorio kontalaria. Eta eskale erraria dela uste baduzu ez zara oso oker ibiliko ere. Bere ofizioa maite du eta bere arauak errespetatzen ditu. Ez du pertsonaiarik asmatzen, kontatzen duen guztia benetan gertatu da, hiri honetan eta gaur egun. Ez da fikziozalea. Milaka pertsonaia ehizatu ditu, baina bat falta zaiola sentitzen du. Azkena, behin betirakoa. Harrapatu arte ez du atsedenik izango.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun