Badatoz Erandioko inauteriak

Ander Zarraga 2022ko ots. 21a, 09:00
Trabudu Dantzari Taldearen "Dantzxori Gure Inauteriak" ikuskizuna ere egingo dute aurten Astrabuduan.

Aste-akabu honetan hamaika ekintza prestatu dituzte Erandion, kaleek kolorez eta alaitasunez gainezka egin dezaten. Musika, umeentzako jarduerak eta mozorro lehiaketak egongo dira; ez dira faltako ohitura bilakatu diren Trabudu Dantzari Taldearen Dantzxori Gure Aratusteak ikuskizuna edo kalejirak.

Gainera, aurten hainbat opari prestatu dituzte ume zein helduentzako antolatuko dituzten mozorro lehiaketetan. Horietan parte hartzeko izena eman beharko da, lotura honen bitartez; aldiz, epea otsailaren 26an itxiko dute

2022ko Erandioko inauterien egitaraua:

  • Otsailak 25, barikua:
    • 18:30ean, Musika Eskolaren kontzertua, Astrabuduan.
    • 19:00etan, disko-festa ibiltaria, Altzagako Jado-Obieta kaleetako oinezkoentzako eremuan.
    • 19:30ean, kalejira, Astrabuduan.
      20:30ean, Dantzxori Gure Aratusteak (Trabudu Dantzari Taldea), Astrabuduan.
      22:00etan, Eromeria: Erruki, Astrabuduan.
  • Otsailak 26, zapatua:
    • 11:00-14:00/16:00-18:00 Umeentzako jarduerak Altzagan(Irailaren 23a plazako karpan), Astrabuduan, eta Erandiogoikoan.
    • 12:00-13:30 Kalejira Altzagan eta Astrabuduan.
    • 18:00etan, umeen mozorro lehiaketa Altzagan, Astrabuduan eta Erandiogoikoan.
    • 19:00etan, musika Takolos taldearen eskutik, Astrabuduan.
    • 19:00eta, LANTZEKO INAUTERIAK (Goinalde Dantza Taldea) Erandiogoikoan.
    • 19:30ean, helduen mozorro lehiaketa, Erandiogoikoan.
    • 22:00etan, Kontzertuak:
        • Lowe Band, Altzagan.
        • Willson y Los Willsonetis, Astrabuduan.
        • Los Blue Yeyes, Erandiogoikoan.
  • Otsailak 27, domeka:
    • 11:00-14:00/16:00-18:00 umeentzako jarduerak, Altzagan, Astrabuduan, eta Erandiogoikoan.
    • 12:00etan, umeen mozorro lehiaketa, Altzagan.
    • 12:00etan, kalejira, Astrabuduan eta Erandiogoikoan.
    • 13:00etan kalejira, Altzagan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun