Erandioko Udalak Enviser enpresari esleitu dio zerbitzu hau, eta, horri esker, zortzi tonako kamioi bat plataforma eta garabiagaz, bai eta beharrezko giza baliabideak ere ahalbidetu ditu enpresa esleipendunak. Zehaztu dutenez, enpresagaz harremanetan jartzean, batzearen ordua eta lekua, batzeko hondakinen ezaugarriak eta eskatzailearen datuak zehaztu beharko dira. Gehienez zortzi bilketa egingo dituzte egunean, eta hartu ezin dituzten eskariak hurrengo egunetarako programatuko dituzte.
Udal-iturriek azpimarratu dute 2019an udal-zerbitzuek horrelako hondakinen 299.080 kilogramo kudeatu zituztela.