Uribitakora

Elur urte, ezkur urte!

Nahikari Ayo Acebo 2022ko ots. 25a, 09:54

Hemen duzue entzungai Nahikari Ayo Acebo ALBEko bertsolariak otsailerako HIRUKArako bidalitako argazkiari emandako erantzun ederra.

Doinua: Bazkalosteko kafea

Pertsiana altxatu eta aibala!
Guztiz zurituta lurra.
Aldaketa klimatiko honek
eman ohi digu egurra.
Erandio Desierto zurituta
ikusi ez da gezurra!
Iluntasunak eta hoztasunak
eman dezake beldurra…
Baina leihotik begiratuta
zein ederra den elurra!

Ana Urrutiak Teleberrian
asmatuko ote luke…
Kostara helduko ote zenik
inortxok ez zuen uste.
Urtero Ibaizabal zurituta
gustora hartuko genuke.
Horrelako elurteek gauza
onak ekartzen dituzte;
esaerak dioen bezala:
elur urte, ezkur urte!

Lutxanara zuzen joateko
kaian hartuaz txalupa,
sartu eta jausi egin zaigu
gainera elur maluta.
Artez Ezkerraldera heltzeko
patroiak lema hartuta,
argitasunak erakusten du
ez gabiltzala galduta…
Gozatu elurra zein negua
ez baitago amaituta!

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun