Ke trinko batek Erandioko Lutxana auzoko bizilagunak ohartarazi zituen atzo arratsaldean. Arrontegi zubiaren azpian kokatutako Mazda markako kontzesionarioaren teilatuan piztu zen suak 25 eta 30 ibilgailu kiskali zituen.
Sutearen eraginez metroko 1. linea etenda egon zen ordu betez; gainera, SOS Deiak larrialdietako zerbitzuak inguruko etxebizitzetako leihoak ixteko gomendatu zieten inguruko bizilagunei, erretzen ari ziren olioen eta pneumatikoen kean zeuden partikula esekien ondoriozko osasun-arazoak saihesteko.
Segurtasun sailak jakinarazi duenez, larrialdi-zerbitzuek su hartu duen lokalaren ondoko hainbat langile ere atera behar izan zituzten. Sutean ez zen zauriturik izan, baina bai kalte materialak, kiskalitako 25 eta 30 ibilgailu artean zenbatu baitituzte.
Metro zerbitzua lehengoratu egin da.
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) March 29, 2022
Sute kontrolatua eta itzaltze lanetan.
-----
El servicio de @metrobilbaoeus ha sido restituido.
Incendio controlado y en fase de extinción. Servicios de Emergencia continúan trabajando en el lugar. pic.twitter.com/NbsvZkUnmR
Imágenes que nos pasan del incendio de ayer en #Erandio
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) March 30, 2022
Como siempre agradecerlas
Atzo Erandion izandako #Sutea _ren bidalitako irudiak. Eskerrik asko#Bomberos #Suhiltzaileak pic.twitter.com/hImMmyc2fV