Metro Bilbaok zehaztu duenez, erorketatik, metroak bide bakarretik doaz tarte horretan, eta tren gehiagogaz maiztasuna handitu duten arren, zaila izango da atzerapenak berreskuratzea, bide bakarra baitago.
Sonia Palomino Metro Bilbaoko komunikazio zuzendariak Radio Euskadiri egindako adierazpenen arabera, hormaren egonkortze lanak ziren egiten, baina azkenean ez zuten hori finkatzea lortu eta erori egin zen. "Ez dio metroaren azpiegiturari eragin, baina, badaezpada ere, horma bidetik gertu dagoenez, zuhurragoa iruditu zaigu bide bakarra ezartzea eta erori den hormatik hurbilen dagoen bide-zatitik ez zirkulatzea", azaldu du.
Martxoak 30 ordutegiak
— metro bilbao (@metrobilbaoeus) March 29, 2022
L1eko ordutegietan eragina izan du horma baten erorketa partzialak.
https://t.co/GVsy7aNboQ
Kontsultatu biharko ordutegiak https://t.co/0mBsGLFCKZ pic.twitter.com/EQo74BagcK