Sute batek kalte larriak eragin ditu Erandioko Saltoki lantegian

Ander Zarraga 2022ko api. 5a, 09:26

Suteak lantegiko atzealdean dagoen biltegiari eragin zion batez ere.

Bart, Asua-Lutxana errepideko Saltoki lantegian sute handi bat piztu zen, 21:00ak aldera. Suteak urrutitik ikus zitekeen ke-zutabe handi bat eragin zuen, eta biltegia guztiz hondatuta geratu bazen ere, ez zen zauriturik izan. Bertaratutako suhiltzaileek gauerdi aldera lortu zuten sua kontrolatzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun