Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertaera 23:00ak aldera jazo zen Erandioko etxebizitza batean. Azaldu dute biktima eta erasotzaileak borroka bat izan omen zutela, eta horretan anai gazteenak nagusiagoari eraso egin ziola; 57 urteko biktima lekuan hil omen zen.
Gertaeraren berri izan ondoren, Ertzaintzako agenteak etxebizitzara hurbildu eta ustezko egilea atxilotu zuten. 56 urteko gizona Ertzaintzaren egoitzan dago eta, dagozkion eginbideak bete ondoren, agintari judizialen eskuetan jarriko dute. Ertzaintzaren ikerketak zabalik jarraitzen du gertatutakoa argitzeko.
Eginbide judizialak amaitu ondoren, biktima Bilboko Patologia Zerbitzura eraman zuten autopsia egiteko.