Bizkaiko Foru Aldundiak, Portuko agintaritzak eta Erandioko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute itsasadarreko bidegorria eta Erandio eta Barakaldo arteko zubia eraikitzeko proiekturako. Hiru erakundeen lana koordinatzeko akordioaren bidez egitasmoa gauzatzeko prozedura ezarri dute, administrazio bakoitzari dagozkion eskumen-oinarriari dagokionez.
Alde batetik, Aldundiak bere gain hartuko ditu eraikuntza-proiektuak egitea, finantzatzea, obrak lizitatzea, kontratatzea eta zuzentzea. Bestetik, Portuko agintaritzak oinezkoentzako zubi mugikorra eta itsasadarreko bulebarra garatzeko erriberaren egoera berrikusiko du eta ibaiertzeko hormen egiturazko egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko beharrezko baldintzak eta eskakizunak ezarriko ditu. Azkenik, Erandioko Udalak konpromisoa hartu du obrak egiteko behar diren lizentziak ahalik eta lasterren izapidetzeko eta, obrak amaitu ondoren, bere gain hartuko du BI-711 errepideak udalerri parean dituen 3.552 metroei dagozkien lurzoruen titulartasuna.
Hitzarmena sinatzeko ekitaldian hiru erakundeetako ordezkari nagusiak egon dira: Imanol Pradales Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatua, Ricardo Barkala Portuko Agintaritzako presidentea eta Aitziber Oliban Erandioko alkatea.