Langabezian eta bazterketa-arriskuan dauden 18 eta 50 urteen arteko 16 erandioztarrek parte hartu ahalko dute modulu horretan. Bekoa ikastetxeko udal-eraikinean emango duten ikastaroan 28 ordu beteko dituzte teoria eta praktikako ikasgaietan banatuta.
Aurreko edizioetako arrakasta dela eta, ikastaroa berriro errepikatzea erabaki dute; CODIV-19aren izurriteak eragindako geldialdiaren ostean, bosgarren aldia izango da hau.
Arloko delegatuak, Oscar Riosek azaldu duenez, "parte hartzaileei elikagaien manipulaziorako oinarrizko higiene formakuntza emateaz gain, lan munduan aukerak emango dizkien txartela ere jasoko dute ikastaroa bukatzean".