Gertaera zapatu gauean, apirilaren 23an, izan zen Erandioko Anton Fernandez kaleko etxebizitza batean. Bizilagunek eta senideek gertatutakoaz ohartu zirenean larrialdi-zerbitzuetara deitu zuten eta bertan artatu zituzten ama eta alaba; ondoren, osasun zentrora eraman zituzten arreta medikua jaso zezaten.