Bizkaiko Foru Aldundiak eta Erandioko Udalak antolatu duten erakusketaren helburua da herritarrak gogoeta egitera bultzatzea, emakumeen eskubideak gaur egun ez daudela bermatuta ohartzeko beharraz.
"Emakumeen historia Euskal Herrian XX. mendean zehar emandako aurrerapen eta atzerapausoen segida da", azaldu dute antolatzaileek; izan ere, beren egoera sozial, laboral, juridiko eta politikoa estuki lotuta egon zen garaiko gizartea astindu zuten aldaketa politikoakaz. 100 argazkitik gora biltzen dituen erakusketan joan-etorri horiek irudikatzen saiatu dira, garaiko testuingurua azaltzen duten panelen azalpenakaz.
Erakusketak 35 panel nagusi ditu, Mario Onaindia Fundazioak prestatuak, sei ataletan banatuta: Etxeko Aingeruak eredutik Emakume modernora (1900-1930); II. Errepublika, agertoki berria berdintasunaren bidean (1931-1936); Gerra Zibileko urte ilunak (1936-1939); Emakumea frankismoan. Berriro etxe barrura bueltan (1939-1975); Demokraziaren itzulera. Emakumeek eskubideak berriro lortu zituzten garaia (1975-1985).