2022/05/28 11:00

Kirol-ekitaldiak

Lutxana Arraun Elkartearen ate irekiak

Lutxana Arraun Elkartearen ate irekiak
Lutxanako metro-geltokian, Erandio

Datorren maiatzaren 28an, zapatuan, goizeko 11:00etan,Ate Irekien Jardunaldia egingo dute Lutxana Arraun Elkartekoek. Datorren denboraldian, irailetik aurrera, arraunean aritzeko gogotsu dauden hamaika urtetik gorako umeei eta gurasoei elkartea ezagutzeko gonbidapena egin diete.

Egun horretan, arraunaz gozatzeko aukera izateaz gain, denboraldiko egitaraua eta entrenamendu saioen argibideak emango dituzte.

Esteka honen bidez jaurdunaldirako izena eman daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun