Adimen-desgaitasuna duten pertsonakaz lan egiten duen Gorabide elkarteak 60 urte bete ditu

Erredakzioa 2022ko mai. 20a, 16:04
Gorabideko kideak Erandioko udaletxean egindako harreran. © ERANDIOKO UDALA

Sei hamarkadetan zehar pertsona guztiek bizitza-proiektu duin eta osoa garatzeko eskubidearen alde lan egin duen erakundeari ongietorria egin diote Erandioko udaletxean. Alde batetik, Aitziber Oliban alkateak eta Maite Pérez Ekintza Sozialeko zinegotziak elkartearen lana goraipatu dute eta, bestetik, Gorabidek Astrabuduan utzitako lokalarengatik eskerrak eman dizkio Udalari. Era berean, ekitaldia baliatu zuten estereotipoakaz amaitzeko eskatzeko eta Erandio udalerri atsegin eta inklusiboa izaten jarrai dezan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun