Ekainean, Erandioko hainbat auzok ospatzen dituzte euren jaiak; lehenak, Faoetako San Bernabe eta Martiartuko San Antonioak izan ziren aurreko astean. Horien ondoren, Erandiogoikoko Gorpuzti festen txanda izango da, bihartik aurrera, eta udako solstizioaren ondoren etorriko dira Kukularra auzoko ospakizunak.
Ilargi-egutegiaren arabera mugitzen diren Erandiogoikoko Gorpuzti jaien hasiera hilaren 16an izango da, eguenean. Bestalde, zozketa bidez aukeratzen duten pregoia Herri Bideak Kate Barik elkarteari egokitu zaio aurten, eta eurak arduratuko dira jaiei hasiera emateaz. Domekara bitartean, auzoan ederto pasatzeko hamaika aukera egongo dira: umeentzako jolasak, musika, Goi Alde dantza-taldearen emanaldiak... Ez dira faltako ere herri-afaria eta herri-bazkaria, eguenean eta zapatuan, hurrenez hurren.
Egitaraua
Ekainak 16, eguena
- 12:00 Meza Santua, aurreskua eta luntxa herriko nagusientzat.
- 19:30 Txupinazoa eta jaien hasiera.
- 19:45 Auzokoa Herrikoi Elkarteko Buruhandiak eta Musika Eskolako trikitilariak.
- 21:30 Herri-afaria.
- 23:30 Iratzar erromeria
Ekainak 17, barikua
- 18:30 Olgetan Solas famili arteko kirol-jolasak.
- 18:30 Trikipoteoa.
- 20:30 Goi-Alde dantza-taldearen emanaldia.
- 21:30 Txanpi dastaketa.
- 23:00 Kontzertuak: Matxinada, Mixerableak eta DJ Munza.
Ekainak 18, zapatua
- Egunean zehar puzgarriak egongo dira.
- 12:30 Kalejira eta dantza erakustaldia Goi-Alde dantza-taldeko txikiakaz.
- 15:00 Herri-bazkaria.
- 17:00 Taberna Ibiltaria.
- 21:00 Burruntzi dastaketa.
- 22:00 Lehian erromeria eta DJ Mario.
Ekainak 17, domeka
- Egunean zehar puzgarriak egongo dira.
- 14:30 Tortilla-lehiaketa.
- 17:30 Pancho Balbuena Mariatxia.
- 18:00 Sari banaketa.
- 21:00 Jaien amaiera eta kupel uzketa.