Arriaga auzoko San Trifon jaiak hasiko dituzte gaur

Ander Zarraga 2022ko uzt. 1a, 09:47

Akerbeltz taldeak jarriko ditu musika-doinuak zapatuan. © AKERBELTZ

Erandioko Arriaga auzoko San Trifon jaietan, ohi legez, txupinak eta pregoiak abiatuko dute festen lehen eguna. Garrantzi handia edukiko dute erromeria-doinuek. Gaur, barikua, Gora Herria taldeak joko du; zapatuan, berriz, Akerbeltz taldeak emango du parrandarako aitzakia. Bestalde, zapatuan putxera-lehiaketa ere egingo dute.

Egitaraua

Uztailak 1, barikua

  • 18:00 Txupinazoa.
  • 00:00 Erromeria: Gora Herria.


Uztailak 2, zapatua

  • 11:00 Putxera-txapelketa.
  • 12:30 Kickboxing.
  • 12:30 Toka-txapelketa, ur-arrapala.
  • 18:00 Pancho Balbuena mariatxia.
  • 00:00 Erromeria: Akerbeltz.


Uztailak 3, domeka

  • 12:00 Meza eta aurreskua.
  • 12:00 Familia-jolasak (Olgetan Solas), tailerrak etapuzgarriak.
  • 13:30 Kantagunea.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 18:00 The Cowboy.
  • 20:00 Txorizoak eta odolosteak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun