Erandioko hirigunetatik urrun eta baserriz inguratuta, Goierri da seguruenik udalerriko auzorik landatarrena, eta bertako San Kristobal baselizaren festak ere halakoak izan beharko dira.
Uztailaren 10ean, San Kristobal Egunean, ospatuko dute bertako egun handia, baina festak hilaren 8an hasiko dituzte, Iberretik San Kristobalera herriko umeek egin ohi duten igoeragaz. Horretaz gain, egun horretan, txinbera-lehiaketa ere egiten dute, eta, hurrengoetan, Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa eta asto-probak ere egingo dituzte, besteak beste.
Egitaraua
Uztailak 8, barikua
- 18:30 Umeen igoera Iberresetik San Kristobalera eta Goierriko Madalena auzoko jaien hasiera.
- 19:00 Jagoba Bilbaoren omenezko XV. Txinbera Lehiaketa.
Uztailak, 9 zapatua
- 18:00 Puzgarriak egun osoan egongo dira, iluntzera arte.
- 17:00 Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa 560 kilogramo: Goiherri, Akelarre, Gaztedi A eta Gaztedi B. Sokatira ostean, saiheski-jana dohainik Goiherriko Sokatira taldeak eta jai-batzordeak antolatuta.
- 23:00 Gaupasa: Leihan eta Show Party.
- 02:00 Bingo-lehiaketa
Uztailak 10, domeka
- 12:30 Meza
- 13:00 Hamaiketakoa auzoko nagusientzat
- 13:00 Dantzak Goialde taldeagaz.
- 18:00 Olgetan Solas, familia guztiarentzako jolasak.
- 18:30 Asto-probak
- 21:00 Jaien amaiera.