Asuan jarraituko dute Erandioko jaiek

Ander Zarraga 2022ko uzt. 12a, 12:10

Bi urteren ostean, azkenean, Asuako bizilagunek festak elkarregaz ospatzeko aukera izango dute. Auzo txikia izan arren, gogoz biziko dituzte beraien jaiak asuatarrek. Aurten, uztailaren 15ean hasi eta 17ra bitartean luzatuko dituzte ospakizunak Erandioko auzo horretan. Ederto pasatzeko musika, jana eta ikuskizunak izango dituzte egun horietan. 

Txupina botatzeagaz batera, sardina-jana, elektrotxaranga eta disko-festa izango dituzte lehen egunean. Bigarrenean, aldiz, eguerdian jarraituko du festak, paella eta tortilla txapelketakaz. Umeek ere ederto pasatzeko aukera izango dute, eurentzako jolasak prestatuko baitituzte.

Azken egunean, herri-bazkaria, eta Pancho Balbuena mariatxiaren kontzertuagaz amaituko dituzte Asuako festak.

Egitaraua

Uztailak 15, barikua

  • 19:00 Txupinazoa eta kalejira.
  • 21:00 Sardina-jana.
  • 22:30 Elektrotxaranga.
  • 00:30 Disko-festa.

Uztailak 16, zapatua

  • 13:00 Kalejira eta familia guztiarentzako Olgetan Solas jokoak.
  • 14:00 Paella- eta tortilla-lehiaketa.
  • 18:00 Goi-Alde Taldearen dantzaldia.
  • 19:00 Umeentzako berbena.
  • 21:30 Txorizo dastaketa.
  • 23:00 Berbena eta disko-festa.

Uztailak 17, domeka

  • 12:00 Meza.
  • 13:00 Luntxa.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 17:30 Bingoa.
  • 18:30 Pancho Balbuena mariatxia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun