Eusko Jaurlaritzak eta Erandioko Udalak bultzatutako gazteen boluntariotzarako Auzolandegiak programan Huesca, Bartzelona, Madril, Granada, Nafarroa eta EAEko 12 gazte elkarlanean aritu dira 15 egunez. Bertan, Martiartu dorretxearen inguruetako ondare historikoa berreskuratzeko lanak egin dituzte; kasu honetan, landa-eremuko bide publikoak berreskuratzen aritu dira, horiek garbituz eta beraien balioa berrezartzeko.
Horretaz gain, udalekuetan kulturagaz, kirolagaz eta aisiagaz lotutako jarduerak ere egin dituzte egunotan, Auzolandegien helburua parte-hartzaileen artean harremanak saretzea eta gazteen artean bizikidetza ere delako, tolerantzia, elkartasun eta parte-hartze balioak sustatzeko, hain zuzen ere.
Horretarako, honako jarduera hauek egin dituzte: iturriak eta iturburuak garbitu, zaharberritu eta izendatzea, bide historikoak eta bidezidorrak berreskuratu eta markatzea (arreta berezia jarriz Urgitxis inguruko egur-labe frantses batean) eta karobi batean (karabezun), inguruko informazio historiko garrantzitsua bilatzea udal-artxiboan eta foru artxibo historikoan, eta Martiartuko dorrea eta haren ingurua garbitu eta balioestea.