Erandioko Udalak Mendiguren plaza estaliko du bi milioi eurotik gorako kreditu-aldaketari esker

Erredakzioa 2022ko abu. 1a, 13:02
Udalak onartutako kreditu aldaketari esker, 450.000 euro bideratuko dituzte Astrabuduko Mendiguren plaza estaliko du. © ERANDIOKO UDALA

San Jose Egoitzan 200.000 euroko balioa duten hainbat berrikuntza-lan eta eta San Lorentzo futbol-zelaiko zorua ere aldatuko dute (265.000 euro), Erandioko Udalak onartu duen 2.215.000 euroko kreditu gehigarriari esker.

Udalbatzak onartu berri duen aldaketa hori indarrean dagoen aurrekontuko gastuen egoera orokorrean edo, beste kasu batzuetan, inbertsiorik ez izatearen ondorioz izango dela azaldu du Udalak: "Kreditua egon arren, ez da nahikoa, eta egin beharreko gastuak halabeharrezkoak eta premiazkoak dira".

Aipatutako esku-hartzeez gain, Erandioko Udalak beste 200.00 euro bideratuko ditu Meso kalean Juanena plazaraino egingo dituzten lanen lehenengo faseari ekiteko, kanpoko lanak egiteko obra-brigada bat kontratatzeko (180.000 euro) eta beste 200.000 euro ur-hornidurako obretarako.

Honako jarduketek osatuko dute kreditu-aldaketa: hauteskunde-panelak erostea, kreditu orokorrerako zuzkidura, kartelak Hiru Gurutzeen Begiralekuan, Hiri Lagunkoiak, kirol-zentroen eta kultura-ekipamenduen mantentze-lanak, kirol egokitua, Akarlandako aterpetxeko birmoldatze-proiektua, Gaztetxokoan entsegu-lokalak, Merkatu Zaharra ireki eta abian jartzea, Erandiogoikoan adinekoentzako ikastaroak, jantoki-zerbitzua handitzea eta zaintza-zerbitzua handitzea.

Lanak ikastetxeetan

Oporretako etenaldia aprobetxatuz, Erandioko Udalak zenbait hobekuntza-obra ere ari da egiten udalerriko ikastetxeetan, Udalaguntza 2021 Programari esker. Ekimen horretarako, tokiko erakundeak tokiko 49.676,49 euro bideratu zituen eta Eusko Jaurlaritzak 126.259,93 euro.

Partida horren bitartez, Astrabuduko Ignacio Aldekoa zentroko kanpoko arotzeria metalikoak berrituko dute lehen solairuan eta psikomotrizitate-gela ere prestatuko dute.

Horretaz gain, inbertsiorik handienak Altzaga Ikastola HLHIn ari dira egiten, sotoko instalazioko jantziak eta kanpoko arotzeria hobetzeko. Era berean, Txapela eraikineko hormaren iragazketak bideratzen dira eta iparraldeko fatxada birgaitzeko lanak ere ari dira egiten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun